EHUko Farmakologiako doktoregaia da egun usurbildarra. Bere kontakizunak modu enpirikoan azaltzen du gaixotasun jakin batzuk dituzten pertsonek usain jakin batzuk sortzen dituztela eta horiek usaimenaren bidez detektatu daitezkela. Bilgorra Parkinsonen gaixotasunaren diagnostiko goiztiarrerako biomarkatzaile izateari buruzko lanketa egiten du Zubelzuk, eta gaixotasunaren adierazle goiztiarrak aurkitzeko halako azterlanak finantzatzen jarraitzeko garrantziari buruzko hausnarketa egiten du. 2040rako 12 milioi pertsonak baino gehiagok gaixotasun hori izatea espero da.
Guztira, 90 hautagaitza aurkeztu dituzte hirugarren edizio honetan eta Maider Zubelzuk lortu du saria. Epaimahaiak aurkeztu diren lanen maila handia eta kalitatea azpimarratu ditu, eta gazteen harrobi bikaina txalotu du.
Sari hau unibertsitate publiko edo pribatuekin edo ikerketa zentro publikoekin edo partaidetza publikopeko zentroekin lotura duten 30 urtetik beherako doktoregai eta irakasle edo ikertzaileei zuzentzen zaie, eta jarraipena izateko sortu zen. Helburu du osasunaren eta medikuntzaren arloetako dibulgazioa sustatu eta aintzatestea, ezagutza zientifikoa eta, batik bat, osasun zientzien ezagutza transmititzeko hizkuntza gisa gaztelaniaren erabilera bultzatzea, eta gaztelaniaz hitz egiten dutenen artean ezagutza zabaltzea.