#U23

Posta bidez bozkatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 18a, 09:18

Modu horretan bozkatzea eskatu dutenek, ostegunera arteko tartea dute posta bidezko botoa emateko.

Espainiako Gorteak, Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berritzeko deituak dauden hauteskundeen astean gara jada. Igande honetan, uztailaren 23an izango dira. Egun horretan bozkatu ordez, aurrez posta bidez botoa emateko eskaera egin duzuenok, gogoan izan; ostegunera arte, hilaren 20a baino lehen bideratu beharko duzue botoa Correoseko bulegoan. 

Jada modalitate honetan botoa emateko eskabiderik ezin da egin, iragan uztailaren 13an itxi zuten tramiteok bideratzeko epea.

Egutegia
Uztailak 4-20: aurrez hala eskatu dutenek, posta bidez bozkatzeko aukera Correosen. Nortasun agiria aurkeztu beharko da.
Uztailak 7-21: hauteskunde kanpaina.
Uztailak 22: hausnarketarako eguna.
Uztailak 23: bozketa eguna, 9:00-20:00 artean.

Hauteslekuak
Ohi bezala, uztailaren 23an, goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00ak arte zabalik izango dira hautesleku guztiok. Maiatzaren 28koekin alderatuta, aldaketarik ez. Udarregi ikastolan hiru mahai egokituko dituzte, bi Kalezarko Haur Eskolan, hautesleku bana Aginagako Eskolan eta Santuenea Elkartearen egoitzan. Azkena, Zubietako Lanbide Eskolan, Usurbil aldean bizi diren zubietarrentzat. Donostia aldean bizi direnek, bertako eskola txikira joan beharko dute.

 

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETAKO ESKOLA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)