Ziortzakoen kanpaldia, bigarren txandan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 18a, 08:14

Argazkia: Ziortza G.E.

Ziortzako kanpaldikoak bigarren txandan dira, lehen txandakoak itzuli ostean.

Parte hartze marka hautsi duen Ziortzakoen kanpaldia joan etorrien lekuko izaten ari da. Asteburuan itzuli ziren Usurbila, festak amaitu berritan Errioxako Peñaloscintos alderantz abiatu zen lehen taldea, DBH3 eta 4 mailetakoak hain zuzen. DBH2koek hartu diete lekukoa asteburuan eta han izango dira asteburura arte. Gero DBH1ekoek egingo dute beste astebeteko egonaldia. Uztailaren 28an itzuliko dira herrira. 

Gaurtik hilabete amaierara arte, joan etorrian ikusiko ditugu DBH-n ikasten ari diren hainbat eta hainbat gazte, inoizko gehien, Usurbil eta Peñaloscintos (Errioxa) artean. Ziortzak antolaturiko udako kanpaldian parte hartzen izango dira denak. Lehenengo taldea, gaur bertan zen abiatzekoa harantz, DBH 3-4 taldekoak. Astebeteko egonaldia egingo dute, baita hurrengo bi txandetakoek ere. DBH2koek hartuko dute helduenen lekukoa hilaren 14an eta uztailaren 21era izango dira kanpaldian. Egun horretatik hilaren 28ra DBH1ekoek parte hartuko dute aisialdi ekimen honetan.

Desmuntaketan laguntzeko deia
Gazteok kanpaldira joateko aurrez, gogoan izan, azpiegiturak muntatzen aritu ziren ekainaren 24an herritik joandako boluntarioak. Aipatu gazte elkartetik ohartarazi dutenez, kanpaldiaren desmuntaketa lanetarako laguntza beharko dute. "Abuztuaren 5ean (larunbata) izango da. Parte hartzeko prest bazaude bidali mezu bat ziortzakanpaldia@gmail.com helbidera zure izen-abizenak, telefono zenbakia eta kotxea ekarri dezakezuen ala ez adierazten. Gurasoekin batera gazteok ere etor daitezke!", jakinarazi dute.