Zuzendaritzak kalitatezko zerbitzua eskaintzeko beharrezko langileen kontratazio eta planifikazioa egin ez duela salatzeko lanuzteak iragarri ditu ostegun honetarako, uztailaren 20rako, Euskotreneko Batzorde Iraunkorraren gehiengoak; ELA, Independenteak, ESK eta CGT sindikatuek hain zuzen. "Gaur egun, geltokietako eguneroko zerbitzuen %25 baino gehiago bete gabe uzten da, ibilbideko merkataritza arretarik ez dago, aurreko urteetako aparteko orduak ez dira itzultzen, langileen atsedenaldiak murrizten dira... Deialdia egin duten sindikatuek jaietako gaueko zerbitzuetan eta zerbitzu berezietan segurtasun langilerik ez izatea ere salatzen dute", ELA sindikatuak berri eman duenez.
Honenbestez, beharrezko langileak kontratatzea eskatzen diete gaurko lanuzteon deitzaileek Euskotreneko zuzendaritzari, "zerbitzuaren kalitatea galtzen ez jarraitzeko eta dauden plantilletan tentsio, arrisku eta gehiegizko karga egoerak saihesteko".
Eskaerok bideratzeko lau orduko lan uztea iragarri dute gaurko, goizeko 7:00etan hasi eta 9:00ak arte, eta arratsaldean beste bi orduz, 18:00-20:00 artean. Tarte horietan gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte.
Lurraldebus
7:00-09:00 artean:
Usurbildik Donostiarantz: 8:10, 9:15.
Usurbildik Oriorantz: 9:15.
18:00-20:00 artean:
Usurbildik Donostiarantz: 19:15.
Usurbildik Oriorantz: 19:15, 20:15.
Euskotren
7:00-9:00 artean:
Usurbildik Donostiarantz: 7:24, 8:24, 9:24, 9:54.
Usurbildik Oriorantz: 6:04, 6:34, 7:04, 8:04, 9:04, 9:34.
18:00-20:00 artean:
Usurbildik Donostiarantz: 18:24, 19:24, 20:24, 20:54.
Usurbildik Oriorantz: 17:04, 17:34, 18:04, 19:04, 20:04, 20:34.
Informazio gehiago, euskotren.eus atarian edo 944 333 333 telefono zenbakian.