Posta bidez bozkatzeko epea luzatzeko Corresoek eginiko eskaera ontzat hartu zuen atzo Hauteskunde Batzorde Zentralak. Honenbestez, uztailaren 21 hau izango da modu honetan bozkatua eskatu dutenek botoa emateko izango duten azken eguna. Ostiral arratsaldeko 14:00ak arte luzatu dute Correos bidez bozkatzeko epea.
Gogoan izan, bigarren aldiz luzatu dute epe hau. Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek uztailaren 23ko hauteskundeok deitu zituenean, uztailaren 19a finkatu zuten posta bidez bozkatzeko azken eguna. Gerora, ordea, egunbete, ostegun honetara luzatzea erabaki zuten. Azken orduotan, aipatu moduan beste egun bat luzatzea onartu du Hauteskunde Batzorde Zentralak.
Honenbestez, ostiral arratsaldeko 14:00ak arte bozkatu ahalko da postaz hala egitea eskatua dutenek. Usurbilgo Correos bulegoa goizeko 8:30etan irekiko dute egunero bezala gaur ere, 14:30ak arte.
Egutegia
Uztailak 4-20: aurrez hala eskatu dutenek, posta bidez bozkatzeko aukera Correosen. Nortasun agiria aurkeztu beharko da.
Uztailak 7-21: hauteskunde kanpaina.
Uztailak 22: hausnarketarako eguna.
Uztailak 23: bozketa eguna, 9:00-20:00 artean.