Osoko bilkura

Bost kideko hiru batzorde informatzaile legealdi berrian

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 21a, 11:21

Ekaina amaieran izendatu zituzten batzorde informatzaileak nortzuk osatuko dituzten berri eman dute ostegun honetan egin duten ezohiko osoko bilkuran. Irailean jarriko dituzte martxan.

Ekainaren 17an udalbatza berria osatu eta handik hamar egunera egin zuten 2023-27 legealdi berria antolatzeko lehen osoko bilkura. Besteak beste, datozen lau urteotan lanean jardungo duten batzorde informatzaileak osatu zituzten. Nabarmen murriztu dute kopurua; hamaika ziren aurreko legealdian, aurrerantzean hiru baino ez. Honako hauek: lurraldea, herritarrak eta antolaketa izenekoak. 

Azken aldian udal barruan bideratu duten hausnarketa prozesuaren harira dator. Bertan, udal egitura "zurrunetik malguagoetara" igarotzeko beharra identifikatu zuten, "koordinazioa erraztu eta eguneroko funtzionamendua errazte" aldera. Udal politikak zeharlerroz jorratzeko hainbat udalek egindako aldaketa honetara batzea beharrezkotzat jo zuten. Hortik, besteak beste, batzorde informatzaileen kopuruan izandako murrizketa.

Batzorde informatzaileon kopurua zehaztu eta izendatu ostean, ostegun honetan, uztailaren 20an egin duten ezohiko osoko bilkuran, bilguneotako bakoitza zenbat kideez eta nortzuk osatuko dituzten berri eman dute. Bost kideek osatuko dituzte hirurak. EHBilduren hiru ordezkari eta EAJ zein PSE-ko ordezkari bana izango dira batzordeotan. 

Udal gobernu taldetik iragarri zutenez, irailean jarriko dira martxan. 

Lurraldea
EHBildu
Ainhoa Arrozpide. Ordezkoa: Agurtzane Solaberrieta.
Iratxe Begiristain. Ordezkoa: Joxe Mari Lizaso.
Xabier Aranburu. Ordezkoa: Oskar Santamaria.

EAJ/PNV
Xabier Otxoa.

PSE-EE
Petra Romero.

Herritarrak
EHBildu
Agurtzane Solaberrieta. Ordezkoa: Ainhoa Arrozpide.
Jon Mikel Azpiazu. Ordezkoa: Iratxe Begiristain.
Xabat Beloki. Ordzkoa: Xabier Aranburu.

EAJ/PNV
Ivan Iriondo

PSE-EE
Petra Romero


Antolaketa
EHBildu
Iratxe Begiristain. Ordezkoa: Ainhoa Arrozpide.
Agurtzane Solaberrieta. Ordezkoa: Xabier Aranburu.
Joxe Mari Lizaso. Ordezkoa: Oskar Santamaria.

EAJ/PNV
Josune Urkola.

PSE-EE
Petra Romero.