#U23

Hauteskunde egunaz jakin beharrekoak

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 21a, 10:23

Espainiako Gorteetarako hauteskunde eguna izango dugu igandea, uztailaren 23a.

Ezohiko uztaileko asteburua ate joka dugu, hauteskundeena. Ostiral honetan, uztailaren 21ean, gauerdian amaituko da ofizialki azken bi asteotako kanpaina, une horretara arte eskatu ahalko dute eragile politikoek herritarren bozka. Larunbata, hausnarketa eguna izango da, eta biharamuna, hilaren 23a hauteskundeena.

Gogoan izan, goizeko 8:00etan gerturatu beharko dute mahaietan lan egitea egokitu zaien titularrei eta haien ordezkoei (72 guztira) dagokien hauteslekura. Ordubete beranduago, 9:00etan irekiko dituzte gune hauek guztiak. Arratsaldeko 20:00ak arte etenik gabe zabalik izango dira, ordura arte eman ahalko da botoa.

Hauteslekuak
Usurbilen zortzi hauteslekuetan bozkatu ahalko da igande honetan, uztailaren 23an. Norbera non dagoen erroldatua, horren arabera, leku batean edo bestean eman ahalko du bere botoa. 

Hauteslekuetan aldaketarik ez; hiru mahai kokatuko dituzte Udarregi ikastolako eraikin gorriko erdiko aretoan, bi Kalezarko Haur Eskolan eta mahai bana Aginagako eskolan, Santuenea auzo elkartearen egoitzan eta Zubietako Lanbide Eskolan. Bederatzigarren mahaia Zubietan kokatuko dute baita (eskolan), Donostialdean bizi diren zubietarrentzat.

NOAUA!ren jarraipena
Igandeko hauteskundeen jarraipena egingo du NOAUA!k atari honen bidez. Hauteslekuen irekieraren eta deialdi honi lotutako datuen berri ematen joango gara. Espainiako Gobernutik iragarri dutenez, egunean zehar bitan emango dituzte ohi bezala, parte hartze datuen berri; arratsaldeko 14:30etan eta 18:30etan.

Hauteslekuak 20:00etan itxi ostean hasiko da botoen zenbaketa. Hurrengo orduotan izango dugu Usurbilgo emaitzen berri. Gogoan izan, Madrilgo Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Gipuzkoak izango duen ordezkaritza erabakitzeko aukera izango du herri honek Gipuzkoako gainerako udalerriekin batera; sei diputatu eta lau senatari ditu jokoan herrialde honek.


Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETAKO ESKOLA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)