Osoko bilkura

Iazko Kontu Orokorra, behin betiko onartua

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 21a, 10:53

Aho batez onartu dute ostegun honetako ezohiko osoko bilkuran, iazko Kontu Orokorra.

Iazko diru kontuen kudeaketa borobiltzen duen Kontu Orokorra onartu du aho batez udalbatzak, ostegun honetan, uztailaren 20an egin duten ezohiko osoko bilkuran. Erabaki hau hartu aurretik, alegazioak aurkezteko jendaurrean egon da Kontuen Batzorde Bereziak maiatzaren 16ko bilkuran behin-behinean onarturiko Kontu Orokorra 15 lanegunez, maiatzaren 26ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean. 

Tarte horretan inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu, eta beraz, behin betiko eta aho batez onartu du udalbatzak osteguneko osoko bilkuran. 2022. urteko ekitaldiko Kontu Orokor hau, Usurbilgo Udalak "aurrekontuaren exekuzioa eta likidazioa onartu" ostean osatu zuten.