Kultur elkarte honek uztailero moduan 2023ko kuota hilaren 20an kobratuko die bazkideei asteotan.
NOAUA!kide ez zaretenoi animatu bazkide izatera! NOAUA! Kultur Elkarteko kide izanda, elkartearen erabakietan eskuhartzeko eskubidea izango duzue, beherapenak elkarte honek antolaturiko ekitaldietan, hobaria errenta aitorpenean, eta garrantzitsuena, egitasmo hau babestu eta bultzada emango diozue.
Bazkidetza kultur elkarteko egoitzan bideratu dezakezue, web orrialde honetan bertan, noaua.eus/bazkidetu/ atalean. Edota segidan datorren orrialdea datuekin osatuta.
Irailean hurrengo aldizkaria
Gogoan izan, aste honetan kaleratu dugu udako oporraldi aurreko azken aldizkaria. irailaren 8an plazaratuko dugu oporraldi osteko lehen aldizkaria. Oharrak erredakzioa@noaua.eus helbidera bidali ditzakezue. Bitarte horretan, webgune bidez egingo dugu zenbait asteetan lan.