Zortzitik zortzi, ehuneko ehuna, hautesleku guztiak osatuta ekin zaio Usurbilen ere goizeko 9:00etan Espainiako Gorteak berritzeko hauteskunde egun honi. Udalerri honetan, 18 urtetik gorako 4.881 herrikide daude botoa ematera deituak. Arratsaldeko 20:00ak arte zabalik izango dira botoa emateko mahaiak.
Datozen orduotan zenbait hitzordu izango ditugu. Espainiako Gobernuko Barne Ministeriotik iragarria dutenez, ohi bezala, bitan emango dituzte bozketa hauei lotutako parte hartze datuak; arratsaldeko 14:00etan plazaratuko dute lehen jakinarazpena, arratsaldeko 18:00etan bigarrenez.
20:00etan itxiko dituzte, aipatu moduan, hauteslekuak eta ekingo zaio botoen zenbaketari. Behin-behineko emaitzen berri jasoko dugu segidan.
Datu hauen guztien berri emango dizuegu hurrengo orduotan, atari honetan bertan.
Uztailak 23, igandea
9:00 Hauteslekuen irekiera.
14:00 Lehen parte hartze datuak.
18:00 Parte hartze datuen bigarren jakinarazpena.
20:00 Hauteslekuen itxiera.
Segidan, bozketan zenbaketaren hasiera.
Behin-behineko emaitzen berri.