Jakinarazi berri dute hauteskunde egun honetako lehen parte hartze datua. Usurbilen bozkatzera deituak zeuden 18 urtetik gorako 4.881 herrikideen %36,20ak botoa emana zuen arratsaldeko 14:00etarako. Duela lau urte, 2019ko azaroaren 10ean izan ziren Espainiako Gorteak berritzeko azken hauteskundeeetako emaitzekin alderatuta, 4,17 puntu murriztu da parte hartzea. Orduko hartan, %40,37ak botoa emana zuen. 1.900 bozka jaso ziren hautetsontzietan, gaurkoan 1.767. 133 boto gutxiago.
Halere, kontuan hartzekoa da, zenbaketa honetatik kanpo geratzen dela posta bidez emandako boto kopurua. Arratsaldeko 20:00etan hauteslekuak itxaron beharko da parte hartzea guztira zenbatekoa izan den ikusteko. Izan ere, nabarmena da oraingo honetan, ohi baino jende gehiagok eman duela botoa posta bidez.
Halere, arratsaldeko 18:00etan ordura arte izandako eguneko bigarren parte hartze datuaren berri emango dute.
Parte hartzea | 2023/07/23 | 2019/11/10 | Bilakaera |
14:00 | %36,20, 1.767 boto | %40,37, 1.900 boto |
-4,17 puntu |
18:00 | %57,62, 2.712 boto | ||
20:00 | %69,51 |
Gorabeherak gainerako eremuetan
Usurbilen 4,17 puntu murriztu da arratsaldeko 14:00ak arteko parte hartzea duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta. Udalerritik kanpo eskualdean, Astigarragan eta Hernanin gehitu da parte hartzea, gainerako udalerrietan murriztu egin da, Usurbilen gehien. Beti ere, posta bidezko botoak kontuan hartu gabe. Gipuzkoan eta orohar, EAE-n murriztu egin da parte hartzea. Nafarroan, aldiz ia bi puntu handitu da. Ildo beretik, estatu mailan bi puntu eta erdi handitu da parte hartzea.
Parte hartzea eskualdean
Andoainen: %35,31 (-3,39 puntu).
Astigarragan: %36,20 (+2,14 puntu)
Hernanin: %39,26 (+0,71 puntu).
Lasarte-Orian: %36,22 (-2,65 puntu).
Urnietan: %33,21 (-1,92 puntu).
Usurbilen: %36,20 (-4,17 puntu).
Parte hartzea Gipuzkoan: %38,62 (-1,29 puntu).
Parte hartzea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: %37,20 (-2,98 puntu).
Parte hartzea Nafarroan: %41,27 (+1,89 puntu).
Estatu mailako parte hartze datua: %40,48 (+2.56 puntu).