#U23

2,75 puntu murriztu da parte hartzea

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 23a, 22:11

Arratsaldeko 18:00etan, abstentzioa duela lau urte baino ia hamar puntu handiagoa zela zioten iturri ofizialek. Azkenean ordea, 2,75 puntu gutxitu da.

Azkenean parte hartzean aurreikusten zen murrizketa ez da hainbesterainokoa izan. Espainiako Gorteak berritzeko 2019ko azaroaren 10ean egin ziren azken hauteskundeetatik igande honetako deialdira, 2,75 puntutan murriztu da parte hartzea Usurbilen.

Abstentzioa beraz, egunean zehar plazaratu dituzten zenbakiak kontuan izanda, nabarmen jaitsi da. Pentsa, 14:00etan duela lau urte baino 4,17 puntu baxuagoa izan dela parte hartzea zioten. Baina arratsaldeko 18:00etan ia hamar puntu baxuagoa izan dela parte hartzea, edo bestela esanda, ia hamar puntu handitu dela abstentzioa.

Aspaldi izan gabeko gorabehera hauen ostean, botoen ehuneko ehuna zenbatuta 2,75 puntutan murriztu da parte hartzea. 

Abstentzioa eta posta bidezko botoa
Kontuan izan, plazaratu diren parte hartze datuetan hautetsontzietan pilatzen zihoazen boto kopuruaren berri eman dute, posta bidezko botoa kontuan hartu gabe. Arratsaldeko 20:00etan hauteslekuak itxi eta kontaketa ofizialaren baitan, orduan bai, posta bidezko botoa zenbatu dutenean 9,72 puntutik 2,75 puntura gutxitu da abstentzioa.



Kongresua

Parte hartzea 2023/07/23 2019/11/10 Bilakaera
14:00 %36,20, 1.767 boto %40,37, 1.900 boto
-4,17 puntu
18:00 %47,90, 2.338 boto %57,62, 2.712 boto -9,72 puntu
20:00 %66,76, 3.259 boto %69,51, 3.272 boto
-2,75 puntu

Eskualdean
Buruntzaldean Astigarragan baino ez da handitu parte hartzea, gainerakoan, abstentzioa indartu da. Aldiz, Gipuzkoan, Hego Euskal Herrian eta estatuan handitu egin da parte hartzea, 2019ko datuekin alderatuta.

Andoain: 63,58, -1,52.
Astigarraga: %66,75, +0,09.
Hernani: %66,13, -0,75.
Lasarte-Oria: %64,69, -3,01.
Urnieta: %62,59, -4,08.
Usurbil: %66,76, -2,75.

Gipuzkoa: %67,37, +1,58.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa: %67,61, +1,19.
Nafarroa:%69,74, +3,84.
Estatua: %70,39, +4,16.