Botoen kopuruan eta ehunekoan handitu egin da EHBilduk Usurbilen duen babesa igande honetan izan diren Espainiako Gorteetako hauteskundeetan. Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, lau urte lehenago baino zinegotzi bat eta 120 boto gehiago eskuratu zituen. Oraingo honetan, 2019ko azaroko %48,80tik %54,54ra handitu da Espainiako Gorteetan jasotako babesa. Ia berrehun boto gehiago eskuratu ditu, abstentzioa ia hiru puntutan handitu arren.
Alderantzizkoa gertatu zaio EAJ-PNVri, 2019ko azaroan botoen %22,58a eskuratzetik %17,11a jasotzera igaro da; 736tik 554ra murriztu du boto kopurua.
EHBilduren antzera, PSE-EEk jasotako boto kopurua ere handitu egin da. 2019an 360 boto izan zituen (%11,04). 444 boto (%13,71) gaur.
Orduko hartan, Podemos aurkeztu zen hauteskunde haietan. Gaurkoan Sumar markaren baitan. Boto galera izan du; duela lau urte 382 boto jaso zituen Podemosek, 245 Sumarrek gaurkoan.
PP-k ere zertxobait handitu du Usurbilen zuen babesa. 2019an, 98 boto jaso zituen, 134 gaurkoan.