“Usurbil Museo Irekia” bisita gidatuan parte hartzeko aukera berri bat izango da asteburu honetan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 28a, 08:01

Uda honetan, herriko kultur altxorrak ezagutzeko aukera paregabea izango dugu. Bisita gidatuak astebururo egingo dira, larunbat zein igandeetan, 12:00etan Sutegitik abiatuta.

Asteburuetako aukeraz gain, jai egunetan ere izango da bisita gidatua egiteko modurik. Uztailaren 31n eta abuztuaren 15ean, adibidez. 

Abuztuaren 15ean hain zuzen, 20:00etan Salbatore Elizan izango den Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertuaren aurretik izango da “Usurbil Museo Irekia” ekimena, 17:00etan hasita.

Bigarren hitzordu berezi bat ere iragarri dute abuzturako. Abuztuaren 19an “Usurbil Museo Irekia” bisita gidatua Zumeta estudioan amaituko baita.

 

Izena eman behar da

Hitzordu hauetarako guztietarako izena aurrez eman beharko da, 650usurbilbizi.eus atarian.