Donostiako Klasikoa bitan igaroko da gure errepideetatik

Noaua Aldizkaria 2023ko uztailaren 28a

Larunbat honetan, Donostiako Klasikako txirrindulariek bitan zeharkatuko dute Aginaga eta Usurbil, N634 errepidetik barrena. Denbora tarte horietan trafikoa eten egingo dute.

230,3 kilometroko ibilbidean zehar, Errekaldetik Txikierdira 11:15 aldera iritsiko dira eta Usurbildik Aginaga aldera joko dute. Gipuzkoan barrena ibili ostean, Mendizorrotzera itzuli eta handik gerora Aginagara bueltatuko dira berriz 15:57 aldera, eta 16:03 aldera Usurbilera. N634 errepidetik barrena kontrako noranzkoan Donostia aldera joko dute gero. 17:00ak aldera amaituko da proba.

Informazio gehiago, klasikoa.eus atarian.