Udako ordutegia indarrean gaurtik Lurraldebusek, gaueko zerbitzu gehiagorekin

Noaua Aldizkaria 2023ko abu. 1a, 09:23

Beste hainbat zerbitzurekin batera, udako ordutegia izango du Lurraldebusek abuztu osoan.

Abuztuak 1 gaur, eta hilabete honetan sartzearekin batera jarri du indarrean udako ordutegia Lurraldebusek. Gau parteko zerbitzua indartuko du datozen asteotan. Orain arte bezala, larunbat gauetan orduero izango da autobus zerbitzua Zumaia eta Donostia artean. Horrez gain, hilabete honetan zehar, astelehenetik igandera, Usurbildik Donostiarantz 23:35ean autobus zerbitzua izango da; Oriorantz, 23:40an eta 00:25ean. Aipatu moduan, zerbitzuok gauero eskainiko ditu Lurraldebusek abuztu osoan zehar. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus



Euskotren
Ekainaren 19az geroztik udako ordutegia du indarrean. "Trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko" baita beste udalerrietara ere asteburuetan. Ondorioz, tartean, Zumaia eta Donostia arteko tren zerbitzua indartuko du, larunbat, igande eta jai egunetan. Kasuotan, 13:50-20:50 artean ordu erdiro izango da tren zerbitzua Donostia aldera eta 15:00-22:30 artean Orio aldera. Gainerako ordu tarteetan, urtean zehar izaten den moduan, orduero.

Informazio gehiagorako:
944 333 333
euskotren.eus

Bus-taxia
Abuztuan "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau etenda egongo da eta irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu ohi dute urtero. Adi beraz datorren asteetako ordutegi aldaketari:
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Irailaren 15etik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.

Bestalde, gogoan izan, Usurbilgo Udalaren Garbigune mugikorra auzoz auzo lekuz aldatuko dutela ostegunero:
-Uztailak 27-abuztuak 3: Txokoalde.
-Abuztuak 3-10: Santuenea.
-Abuztuak 10-17: Zubieta.
-Abuztuak 17-24: Kalezar.
-Abuztuak 24-31: Kaxkoa.
-Abuztuak 31-irailak 6: Aginaga.

Sutegi udal liburutegia
Udako ordutegian zabalik dute baita Sutegi udal liburutegia; astelehenetik ostiralera, soilik (larunbatetan ez), 9:30-14:00 artean. Informazio gehiago, bideotatik jaso daiteke:
943 360 692
liburutegiak.euskadi.eus/katalogobateratua

Oiardo Kiroldegia
Abuztuan ere udako ordutegia izango du indarrean Oiardo Kiroldegiak, baina adi: hilaren 7tik 20ra itxi egingo dute.
-Lanegunak: 7:00-13:00/15:30-20:15 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:45/20:00).
-Larunbatak, igandeak eta jai egunak: 9:00-13:00 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:45).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Kzgunea
Abuztuan itxita egongo da. Irailaren 1ean irekiko dute berriz, 16:00-20:00 artean. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net