Euskara eta aisialdiko udal dirulaguntza deialdien ebazpenak

Noaua Aldizkaria 2023ko abuztuaren 29a

Guztira 60 eskabide jaso dituzte Usurbilgo Udalaren dirulaguntza deialdiok.

Ikasturtean zehar euskara ikasten edo maila hobetzen aritu direnek nahiz aisialdiko begirale edota zuzendari gisa lan egiteko titulua eskuratzeko prestakuntza saioak jaso dituztenek Usurbilgo Udalaren dirulaguntza deialdietara eskabideak aurkezteko aukera izaten dute urtero. 2023. urte hau ez da salbuespena izan; ekainaren 19tik uztailaren 7ra, ikastaro hauek guztiak egin zituzten herrikideek deialdiotan parte har zezaketen.

Jasotako eskaerekin Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak uztailaren 21ean ebazpena onartu eta astebete beranduago argitaratu zuten, hilaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Aisialdiko udal dirulaguntzen lerroari dagokionean, hamar izan dira aurkeztu dituzten eskabideak, 50 euskara ikasten edo maila hobetzen aritu direnen artean.

Gogoan izan, Usurbilen euskara doan ikasteko aukera dagoela, matrikula kostuaren %100a bere gain hartzen du Udalak, 600 euroko mugarekin. Aisialdiko dirulaguntzen kasuan, matrikularen %50a, gehienez 250 euro.

Dirulaguntza hauen ebazpenak kaleratuta, oraindik zenbait lerroetarako eskabideak aurkezteko aukera duzue.


Aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz egin dituztenentzako dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: 10.
Onarturiko eskaerak: 10.
Banatutako dirulaguntzak guztira: 1.730 euro.
Informazio gehiago: uztailaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Euskara ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: 50 eskaera 51 ikastaroetarako.
Onarturiko eskaerak: 50 eskaera.
Banatutako dirulaguntza guztira: 24.473,35 euro.
Informazio gehiago: uztailaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.



Eska daitezkeen udal dirulaguntzak
Norgehiagoka erregimenekoak ez diren Kirol Arloko dirulaguntzak eskatzeko deialdia
Lagunduko diren egitasmoak: laguntza bereziak (5.400 euro), taldeetako prestakuntza teknikoak (1.000 euro), kirolarien oinarrizko osasun miaketak (5.000 euro), eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko diru laguntzak (5.000 euro).
Epea: abenduak 1.

Ekintzaileentzako Kabiene Elkartean lankidetza-esparrua erabiltzeko Hasiz Hazi bekaren oinarriak
Laguntzaren zenbatekoa: dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 1.234,20 €koa izango da, beti ere ekintzaileak 12 hilabetetako erabilera izaten badu Kabienen. 
Epea: irailak 30.

Hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duten ekintzaileentzako dirulaguntzen oinarriak eta 2023ko deialdia
Laguntzaren zenbatekoa: ekimenak abiarazteko hasierako gastuei aurre egiteko gehienez 5.500 euro. Lokalaren alokairu edo erosketa gastuetarako, lehen urtean gehienez 400 euro hilean, bigarrenean 300 euro gehienez jota.
Lagunduko diren egitasmoak: egun eskaintzen ez diren zerbitzuekin lotutakoak edota ixtear izan edo itxi berriak izan diren jardueren jarraipena bermatzen dutenak lehenetsiko dira.
Epea: irailak 30.

Informazio gehiago: otsailaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.