Etxeko berri

Irailaren 8an, udako etenaldiaren osteko lehen aldizkaria

Noaua Aldizkaria 2023ko abu. 28a, 08:48

Irailaren 8an argitaratuko dugu hurrengo zenbakia.

Akabo uda parteko etenaldia hedabide honentzat ere. Uztailaren 21ean kaleratu genuen azken aldizkaria, 959. zenbakia zuena. Segidakoa, 960. NOAUA! datorren irailaren 8an argitaratuko dugu. Honenbestez, plazaratzeko oharrik izanez gero hilaren 4a baino lehen helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera, edo bestela, 943 360 321 telefono zenbakira deitu. 

Izan zaitez NOAUA!kide
Kultur elkarte honek uztailero moduan 2023ko kuota hilaren 20an kobratu zien bazkideei. NOAUA!kide ez zaretenoi animatu bazkide izatera! NOAUA! Kultur Elkarteko kide izanda, elkartearen erabakietan eskuhartzeko eskubidea izango duzue, beherapenak elkarte honek antolaturiko ekitaldietan, hobaria errenta aitorpenean, eta garrantzitsuena, egitasmo hau babestu eta bultzada emango diozue.

Bazkidetza kultur elkarteko egoitzan bideratu dezakezue, web orrialde honetan bertan, noaua.eus/bazkidetu/ atalean. Edota segidan datorren orrialdea datuekin osatuta.