Azken orduotan, Udarregi ikastolak plazaratu duen lan deialdiaren berri duzue lerrootan. Datorren astean bertan abiaraziko duten 2023-24 ikasturterako gizarte zientzietako irakaslea behar dute, sare sozialen bidez ohartarazi dutenez. Ikasturte berrirako lan-kontratua eskainiko dute, lanaldi osokoa.
DBH zikloan ingelesez irakasteko lan-eskaintza da honakoa. "Proiektu eraldatzaile batean" eta "lan-talde aktiboan eta dinamikoan" aritzeko aukera izango du langile hautatuak. Zehaztu dutenez, lansaria ikastolen lan-hitzarmenaren araberakoa izango da.
Lanpostu honi begira, Udarregitik historian lizentziatua dagoen langilea behar dute, "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra" duena. Ingeleseko C1 ziurtagiria, euskarazko EGA izatea eskatzen dute. Baloragarritzat jotzen dute, lan esperientzia, ikastolen proiektua ezagutzea edota herrigintzan esperientzia izatea.
Interesdunek curriculumak ikastola@udarregi.eus helbidera bidal ditzakete.