Orain arteko urtemuga borobilena, bosgarrena, sortu zuten lekuan bertan, Usurbilen ospatzea erabaki zuten, eta seigarrena ere udalerri honetan antolatzea erabaki dute. Euskarazko literatura guztion esku sarean jartzen daraman udalerri honetan sortutako Booktegi elkarteari lotutako urtemuga jaialdia urriaren 28rako iragarri dute.
Egun horretarako prestatu dituzten ekimenen egitaraua ezagutzera eman dute jada, albiste honi atxikia duzuen bidea plazaratzearekin batera. "Aurtengo partaideak, besteak beste, Nere Ibarzabal, Eneko Bidegain, Arrate Egaña, Ugaitz Agirre, Miren Gorrotxategi, Maitane Perez, Maialen Akizu, Beñat Barandiaran, Harkaitz Cano, Maite Larburu, Petti, Oihana Maritorena, Noaua Elkarte, Udarregi Ikastola, Nagore Legarreta, Ibai Arrieta, Joseba Urzelai, Jon Urbe, Mendi Urruzuno, Lander Rezola, Gari Garaialde, Idoia Unzurrunzaga eta Xabier Artola izango dira", aurreratu dute antolatzaileek.
Irakurketa saioak, solasaldiak eta zenbait emanaldi iragarri dituzte. Aipatzekoa, sorkuntza munduan ezagunak direnen parte hartzea baita herri eragile hainbatena ere; NOAUA! K.E., Udarregi ikastola edota Sutegi udal liburutegia jaialdi honen sustatzaileen artean izango dira.
Booktegi jaialdia
Urriak 28, larunbata
Zumarte Musika Eskolan:
10:00 "Elkarri irakurriz solasaldia"-Energia- Nerea Ibarzabal, Eneko Bidegain, Arrate Egaña.
11:00 "Poesia irakurraldia"-NOAUA! K.E., Sutegi udal liburutegia.
12:00 "Elkarri irakurriz solasaldia"-Zaintza-Ugaitz Agirre, Miren Gorrotxategi, Maitane Perez.
Moderatzailea: Maialen Akizu.
Sutegin:
17:00 "20netoak"-Maite Larburu, Harkaitz Cano, Beñat Barandiaran.
18:00 "Ipuinaldia"-Udarregi ikastola.
19:00 "Manipulazio Estrategiak"-Petti.
Argazki erakusketa.
Informazio gehiago, booktegi.eus atarian.