2023-24 ikasturtea

Denboraldi berrirako ikastaro eskaintza ugaritzen doa

Noaua Aldizkaria 2023ko abu. 30a, 09:47

Abuztu amaierara hurbildu ahala, ugaritzen doa ikasturte hasiera honetarako iragarri den ikastaro eskaintza. Bada non aukeratua.

Etxean muztioa egiten ikasteko tailerra
"Etxeko sagarra baliatzeko eta kalitatezko sagar muztio pasteurizatua egiten ikasteko tailerra" antolatu du Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak, irailaren 22an 16:00etan Alkartasuna Kooperatiban. Saiorako izena bideotatik eman ahalko da: alkartasuna.eus / alkartasuna@usurbil.com / 943 361 114.

Txalaparta eskola
2023-24 ikasturterako izen-emateko epea zabaldu dute. Xehetasun gehiago bideotatik jaso daiteke: 695 716 878 / usurbiltxalaparta@gmail.com


KzGunea
Irailaren 1ean irekiko dute eta hilabete amaierara arte 16:00-20:00 artean zabalduko dute. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Irailak 4-15, 16:00-18:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoan bidaltzen ikasi". 
-Irailak 18-29, 18:00-20:00 “Ofimatika tresnak-LibreOffice”.
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Etumeta AEK euskaltegia

Irailaren 1ean irekiko du euskaltegiak ikasturte berrirako matrikulazio epea. Ohi bezala, euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere. Izena astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan eman ahalko da; goizez, 11:00-13:00 artean eta arratsaldez, 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es


Kantu Taldea
Aldaketarik ez bada, irailaren 30ean itzuliko dira berriz plazara Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoak, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuko duten kantu-jirarekin. Aurrez hasiko dituzte ordea entsegu saioak; astelehenero biltzen segiko dute, 18:00etan hasita Agerialdeko musika gelan.


Helduen Heziketa

Urtero, irailean ikasturtea hasi aurretik, matrikulatzeko aukera eskaintzen du 18 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako Helduen Heziketak. Oinarrizko prestakuntza ematen dute; hizkuntzak, oinarrizko informatika, idazmena eta irakurmena, joko matematikoak, natur zientziak, geografia, historia edota historiari lotutako artea... Horrekin batera, DBH titulua eskuratzeko moduluak, gaztelania atzerritarrentzat. Baita kultur ekintzak ere, bidaia eta kultur irteerak. Edota etorkinentzako programa ere badute: euskara eta gaztelania irakasteko edota baita oinarrizko prestakuntza eskaintzeko ere. “Denok gaude ikasteko sasoian!”, gogorarazten dute. Matrikulaziorako honako ordutegia finkatu dute: astelehenetik ostiralera, goizez, 10:00-13:00 artean, eta arratsaldez, 17:00-19:00 artean. Aurrez hitzordua eskatu behar da. Informazio gehiagorako: 943 376 443/012734aa@hezkuntza.net. Irailaren 15ean abiaraziko dute ikasturte berria.


Einean guraso eskola

Zabalik dute izen ematea Einean guraso elkarteak antolaturiko ikastarootan:

Yoga
Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...
Irakasleak: Katia (636 71 15 14), Sebas (605 72 28 25).

Pintura 
Oleoa, akuarela, pastela…
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Eskulanak
Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Josteko tailerrak
Sormena eta joskintza.
Irakaslea: Ione (637 64 29 32).


Orbeldi

Oiardo Kiroldegian eskainiko dituzten ikastaroetan izena emateko aukera izango duzue iraileko lehen hamabostaldian. Informazio gehiagorako idatzi orbeldi.udt@gmail.com helbidera.

Izen-emateko formularioko esteka: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScn3I57Uk6gGA_C8w2r-e8My8QnfPGnIYFoY9b6s9C5vAqImw/viewform

Helduak
-Astelehenetan: Euskal Dantzak, Oinarrizko Taldea.
-Astearteetan: Euskal Dantzak Taldea.
-Asteazkenetan: Plaza Dantza Taldea.

Haurrak (LH-DBH)
-LH 1-2: astelehen edo ostiraletan, 16:45-17:45.
-LH 3-4: astelehen edo ostiraletan, 17:45-18:45.
-LH 5-6: asteazkenetan 16:45-17:45 edo 17:45-18:45.
-DBH: ordutegia zehazteke.


Santuenea elkarteko ikastaroak
Aeroyoga eta joskintza tailerrak eskainiko dituzte ikasturte honetan. Ordutegiak irailean zehaztuko dituzte. Informazio gehiago, 670 027 731 telefono zenbakian.

Oiardo Kiroldegia
Ikasturte berrirako eskaintza laster emango du ezagutzera Oiardo Kiroldegiak.