Ilargi betea, ohi baino handiagoa eta argitsuagoa. Halakoxea izango da, lainoek oztopatzen ez badute behintzat, asteazken gau honetan ikusi ahalko den ilargia, "superilargi urdina" deitu diotena. Ilargia Lurretik, planeta honetatik gertuen dagoen unea izango da. Gaur gaueko fenomenoa berriz bizitzeko, 2115. urtera arte itxaron beharko dugu, ezohiko bi bereizgarrik bat egingo dute eta; superilargia eta urdina izatea. Lurretik gertuen egongo den abuztuko tamaina handiko bigarren ilargi betea izango da gaurkoa. Ohi bezala, superilargi urdina ikusteko leku aproposenak argi gutxien dauden zonaldeak izango dira. 2037an izango da hurrengo superilargia.
"Tanta hotza" izateko aukera
Superilargi urdina ikusteko oskarbi izan dezakegu zerua asteazken gau honetan; bestelako itxura izan dezake goialde horrek ordea, datorren asteburuan. Oraindik guztiz baieztatzeke dagoen arren, adituen arabera, "tanta hotza", bestela esanda ekaitz giroa izan dezakegu asteburuan.