Donostiako badia lehiatoki egunotan; Kontxako Bandera izango da jokoan datozen bi igandeotan, irailaren 3an eta 10ean. Berrogeitik gora ontzi dira bertan egon nahi dutenak, baina zortzina baino ez dira lehiatuko emakumezkoen zein gizonezkoen artean jokatuko den estropadetan.
Horregatik, hautaketa egin behar eta horretarako ari dira baliatzen urtero moduan, egunotako sailkapen probak. Atzo emakumezkoena jokatu zen, ostegun honetan gizonezkoen txanda. Ontzien artean, adi, bi aginagar lehiatuko dira Kontxako badian; Ondarroako ontzian Iñaki Errasti, Oriokoan Josu Ostolaza. Donostiara joan ezin duenak, Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du proba, arratsaldeko 17:45ean hasita.
Emakumezkoen Kontxako Bandera
Sailkatutako taldeak: Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Zumaia, Hondarribia, Hibaika, Kaiku eta Donostiarra.
Gizonezkoen Kontxako Bandera
Abuztuaren 31ko sailkapen proban parte hartuko duten taldeak:
-A multzoa: Arkote, Cabo, Ares, Getaria, Hondarribia, Kaiku, Lekittarra, Ondarroa, Orio, Samertolameu, Santurtzi, Zierbena.
-B multzoa: Urdaibai, Bueu-Simei, Zumaia, Deustu, Elantxobe, Lapurdi, Mutriku, San Juan, San Pedro, Hibaika, Tiran, Zarautz.
Kontxako Bandera
Jardunaldi egunak: irailak 3, 10.
Ordutegia: 11:00etan emakumezkoen arteko estropadak, 12:00etan gizonezkoen artekoak.