Ras Miguel gaur Artzabalen

Noaua Aldizkaria 2023ko abu. 31a, 08:31

Osteguneroko Kulturpotea ekimenaren baitan, Ras Miguel gaurko gonbidatua Artzabalen.

Reggae doinuak ostegun arratsalde honetan, abuztuaren 31n Artzabalen. 19:30etan hasita, Ras Miguelen emanaldia iragarri dute Gure Pakea elkartearen egoitzako jatetxekoek. Berak sustatutakoa da 2004an Irunen sortu zen erro reggae taldea, Ras Miguel & Tafari izenekoa.

Bob Marley eta The Wailers, Peter Tosh, Burning Spear, Gladiators, Toots eta Maytals... Kultura jamaikarraren taldeetako musikaren eragina jaso du taldeak baita blues, 60. eta 70eko hamarkadetako soinuak ere. Erro reggae musika jorratzen dute. "Musika arima inspiratu eta haien bitartez isurtzen duen mezu bat, haien reggae klasikoaren forma emateko, beti sustraiei begira". Hiru lan kaleratuak dituzte; 20019an "Buscando una salida", "Natural" 2014an eta "People are you ready" izenekoa azkena.