Enrike Abril errebote txapelketa eta Kontxako Bandera, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 1a, 08:32

Errebotea Zubietan eta estropadak aginagarren parte hartzearekin Donostian, asteburuko kirol hitzorduen artean.

60. Enrike Abril errebote txapelketa
Igandean, irailaren 3an jokatuko da lehen jardunaldia. Zubietak "etxean" izango du estreinako neurketa.

Partaideak: 
A multzoa: Luzean, Txost, Kapito Harri (partidak Oiartzungo plazan)
B multzoa: Kanboarrak, Zubieta, Behar Zana (partidak Zubietako eta Villabonako plazetan).

Behin behineko egutegia
1. fasea
1. jardunaldia
Irailak 3, igandea
10:30 Zubietako plazan: Zubieta-Behar Zana.
10:30 Oiartzungo plazan: Txost-Kapito Harri.


Kontxako Banderaren lehen jardunaldia
Datozen bi igandeotan, irailaren 3an eta 10ean Kontxako Bandera jokatuko da Donostiako uretan. Aginagako bi lehiakide izango ditu aurtengoan; Ondarroako ontzian Iñaki Errasti, Josu Ostolaza Oriokoan. Donostiara joateko ohi baino zerbitzu gehiago iragarri ditu Euskotrenek. Usurbilen lehen zerbitzua 8:24an izango da, hortik aurrera orduero izango da tren zerbitzua, baina ezohiko zerbitzuok ere iragarri ditu Euskotrenek orduotan: 9:35, 9:53, 10:53, 11:39. Informazio gehiago, euskotren.eus atarian edo 944 333 333 telefono zenbakian.

Emakumezkoen Kontxako Bandera
Lehiatuko diren taldeak: Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Zumaia, Hondarribia, Hibaika, Kaiku eta Donostiarra.

Gizonezkoen Kontxako Bandera
Lehiatuko diren taldeak: Orio, Ondarroa, Zierbena, Hondarribia, Urdaibai, Cabo, Getaria eta Donostiarra.

Kontxako Bandera
Jardunaldi egunak: irailak 3, 10.
Ordutegia: 11:00etan emakumezkoen arteko estropadak, 12:00etan gizonezkoen artekoak.