Euskalmet meteorologia agentziak iragarri duenez, bero izango dugu aste hasiera honetan. 33 gradurainoko tenperatura izan dezakegu, pasa den asteburu freskoaren ostean. Horregatik, tenperatura altu iraunkorragatik, abisu horian izango gara egun osoz. "Tenperatura minimo/maximoak kostaldean 19/28 ºC ingurukoak izan daitezke. Bestalde, Kantauri barnealdean 17/31 ºC ingurukoak", ohartarazi du Euskalmet-ek.
Astelehen honetan, irailaren 4an, beraz, "hodeiak eta ostarteak" izango ditugu. Horrekin batera, "hego-ekialdeko haizea nagusi, tarteka eki/ipar-ekialdekoa ibiliko da. Tenperatura nabarmen igoko da". Bihar, hilak 5, "giro eguzkitsua, goi-hodei batzuekin zeruan. Hego-haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, maximoetan aldaketarik ez".
Informazio eguneratua, euskalmet.eus atarian jaso dezakezue.