Bi aste eskas baino ez herri lasterketa prestatzeko. Irailaren 17rako iragarri du Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak 14. Baxurde Krosa. Izen-ematea zabalik da eta parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek sare sozialen bidez. "Aurten hamalaugarren aldiz Usurbilgo Baxurde Krossarekin gatoz eta zu bertan egotea gustatuko litzaiguke, kirol pixkat egin eta goiz pasa on bat izatearren".
Helduentzako zein 2008-15 urte artean jaiotakoei zuzenduriko lasterketa izango da hilaren 17an. Helduei zuzenduriko proban, ohartarazi dutenez, 150 parte hartzaileentzako lekua egongo da. Izen-emateko "azkar ibili" ohartarazi dute.
Ohi bezala, frontoian hasi eta amaituko den Baxurde Krosaren ibilbideak, herri erdigunea Santuenea edota Zubietarekin lotuko du. Helduenarekin batera, 2008-15 urte artean jaiotako gaztetxoei zuzenduriko beste hiru lasterketa ere izango dira. Denetan izen-emateko epea zabalik duzue jada, irailaren 16ra arte.
14. Baxurde Krosa
Eguna: irailak 17, igandea.
Ordua: 10:30-12:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia, irteera eta helmuga.
Zehaztasunak:
09:00 Dortsalen banaketa Mikel Laboa plaza ondoan.
10:30 10,9 kilometroko 14. Baxurde Krossa. Usurbilgo frontoian hasi eta amaituko da. Herriko Kaxkoa eta landa eremuko bideak zeharkatuko ditu.
12:00 Umeen krossa 2008-15 urte artean jaiotakoentzat:
12:00 Benjaminak (8-9 urtekoak, 2014-15ean jaiotakoak) eta alebinak (10-11 urtekoak, 2012-13an jaiotakoak). 600 metrokoa. "Lehen erdia antolakuntzagatik bideratua izanez eta bigarren erdia beraien erritmora joaten utziko zaie, beti antolakuntzaren begiradapean".
12:10 Infantilak (12-13 urtekoak, 2010-11n jaiotakoak) eta kadeteak (14-15 urtekoak, 2008-09an jaiotakoak). 1.000 metrokoa. "Beraien erritmora joaten utziko zaie hasieratik, beti antolakuntzaren begiradapean".
12:20 Prebenjaminen lasterketa, 200 metrokoa. "Denbora guztian antolakuntzagatik bideratua izanez. Adin honetako umeak, egunean bertan apuntatu ahalko dira probara".
Izen ematea: irailaren 16ko 12:00ak arte kronoak.com atarian. 12 euro helduen lasterketa, doan umeen krosa.
Oharrak:
-Kontsigna, frontoian.
-Izen-ematea online bideratu ahalko da soilik.
-Lasterketa amaieran, lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria eta partehartzaile guztientzat opari bana eta zozketak (2 lagunentzako otorduak herriko tabernetan, herriko kirolari profesionalek sinaturiko arropa edota janari lote ezberdinak).
-Umeen krosean, eskualdeko edo aldameneko eskualdeko umeek parte hartu ahalko dute. Usurbilgoez gain, Donostialdea, Tolosaldea, Azpeitialdea eta Irunaldekoek. Lasterketak ez dira lehiakorrak izango.
Informazio gehiago: kronoak.com
Antolatzailea: Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea.