2023ko egutegi fiskala

Bide publikoa okupatzeagatiko tasaren 2023ko errolda jendaurrean

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 5a, 08:03

2023ko egutegi fiskalari lotutako oharra kaleratu du Usurbilgo Udalak.

2023ko egutegi fiskalari lotutako oharra kaleratu du Usurbilgo Udalak, astearte honetako, irailaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. "Bide publikoa erreserbatzeagatik dagokion tasaren errolda onetsi" eta hilabetez Errolda Kontuhartzailetzan jarri dutela berri eman du. "Aldi berean, herri honetako zergadun guztiei adierazten zaie datorren irailaren 1etik urriaren 2ra bitartean, biak barne, dagokion zenbatekoa ordaindu ahal izango dela borondatezko epe horretan", ohartarazi du Udalak.

Xehetasun gehiago, aipatu moduan, irailaren 5eko GAO-n.


2023. urteko egutegi fiskala
-Urtarrilak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Otsailak 1-martxoak 1: Ura ,estolderia eta hondakinak -  aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Martxoak 1-apirilak 17: Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga.
-Apirilak 3-maiatzak 2: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa -  urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 2-ekainak 1: Ura, estolderia eta hondakinak -  urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 15-uztailak 4: Ondasun higiezinen gaineko zerga.
-Uztailak 4-abuztuak 1: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa -  urteko 2. hiruhilekoa.
-Abuztuak 1-irailak 1: Ura, estolderia eta hondakinak -  urteko 2. hiruhilekoa.
-Irailak 1-urriak 2: Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa).
-Urriak 2-azaroak 10: Ekonomi jarduera gaineko zerga.
-Urriak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa -  urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-abenduak 1: Ura, estolderia eta hondakinak -  urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-30: Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...).
-Azaroak 2-30: Emakida administratiboak (atxega jauregia, udal baratzak...).

Informazio gehiagorako, abenduaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.