Euskal Idazleen Elkarteak zabaldutako ondoko irudia, astelehen arratsaldean, Yolanda Arrietak eta Peru Galbetek Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskainitako emanaldiarena duzue. "Etxe bat", hala izena du eskaini zuten poesia errezitaldi musikatuak. Galbetek jarri zuen doinua, hitzak Arrietarenak izan ziren, hain zuzen argitaratzear duen sortze lan berrikoak.
Emanaldia bera, Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak antolaturiko "Poesia Orduak" izeneko urteroko zikloaren baitan kokatua zegoen.
"Zumeta 23"
Donostiako emanaldiaren ondotik, Zubietan izango dugu hurrengo hitzordua Peru Galbeterekin. Aldaketarik ez bada, "Beiratu" bere laugarren diskoa aurkeztuko du irailaren 22an. Bera kide izan duen "Zumeta 23" dokumentala ere aurkeztuko dute hitzordu berean, margolari usurbildarraren frontoi atzeko muralaren 50. urtemugako ekimenen testuinguruan sortu duten ikus-entzunezkoa.