Katekesi Taldean izena emateko epea irailaren 11n zabalduko da

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 6a, 08:00

Katekesian izen-ematea modu telematikoan egingo da aurten. Salbatore parrokiatik aditzera eman dutenez, "2. mailatik aurrerako umeak dituzten familiek korreo elektronikoz jasoko dute izen-emate orria eta informazio guztia".

Gaztetxoak katekesiko 1. mailan apuntatu nahi dituzten familiek aldiz, salbatoreparrokia@gmail.com helbidera idatziz edo Parrokiako 943 361 239 telefono zenbakira deituz utz dezakete telefonoa eta izena. "Gu jarriko gara harremanetan familiekin".

Izena emateko egunak: irailaren 11tik 17ra arte.

Katekesi saioen hasiera: urriaren 6an.