Sutegi udal liburutegia
Irailaren 11n itzuliko da ohiko ordutegira Sutegi udal liburutegia. Ordura arte udako ordutegia indarrean izaten segiko du; astelehenetik ostiralera 9:30-14:00 artean irekiko dute. Irailaren 11tik aurrera, goiz eta arratsaldez irekiko dute; goizez 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean irekiko dute. Larunbatetan urrira arte itxita izango da. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Garbigunea
Uztailaren 15az geroztik urtero moduan, bi hilabetez udako ordutegia izaten du indarrean Garbiguneak. Irailaren 15ean ohiko ordutegira itzuliko da:
-Irailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Irailaren 15etik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
Euskotren
Ekainaren 19az geroztik indarrean du Euskotren-ek udako ordutegi berria. Urtero moduan, Usurbil zeharkatzen duen zerbitzua indartu egin dute udako asteburu eta jaiegunetan. Kasuotan, 13:50-20:50 artean ordu erdiro izango da tren zerbitzua Donostia aldera eta 15:00-22:30 artean Orio aldera. Gainerako ordu tarteetan, urtean zehar izaten den moduan, orduero. Laster izango du indarrean "neguko" ordutegia. Aldez aurretik, astebururako zerbitzu bereziak iragarri ditu.
Irailaren 9an Zarautzen ospatuko duten Euskal Jaira joan edo etortzeko gaueko zerbitzua eskainiko du larunbatean. "Gaueko 19 tren ibiliko dira guztira, 8 Amaratik (Donostia) irtengo direnak eta beste 11 Zarauztik", ohartarazi du Euskotrenek. Biharamunean, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldia izango da Donostian. Gipuzkoako hiriburura joateko ere tren zerbitzua indartuko dute. Usurbilen lehen zerbitzua 8:24an izango da, hortik aurrera orduero izango da tren zerbitzua, baina ezohiko zerbitzuok ere iragarri ditu Euskotrenek orduotan: 9:35, 9:53, 10:53, 11:39.
Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333
Oiardo Kiroldegia
Hilabete hasieratik ohiko ordutegia du indarrean Oiardo Kiroldegiak:
-Lanegunak: 7:00-12:30/14:30-22:00 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:15/21:30).
-Larunbatak: 09:00-21:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 21:15).
-Igandeak eta jai egunak: 9:00-13:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 13:15).
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi
Bus-taxia
Uztailean goiz eta eguerdi partean eskaini zuen zerbitzua, abuztuan etenda egon da. "Bidez Bide" zerbitzua ohiko ordutegian dabil berriz herrian barrena. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide
Kzgunea
Abuztuan itxita izan ostean, gaurtik, arratsaldez zabalduko dute KzGunea hilaren 29ra arte, 16:00-20:00 artean hain zuzen. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
NOAUA!
Kultur elkartearen egoitza zabalik aurkituko duzue astelehenetik ostiralera. Uda osteko lehen aldizkaria irailaren 8an argitaratuko dugu, hurrengoa hilaren 15ean. Ordurako zorion-agur edo oharrik baldin baduzue, irailaren 11 baino lehen helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera. Argibide gehiago jasotzeko, helbide bera balia dezakezue edo 943 360 321 telefono zenbakia.
Lurraldebus
Hilabete hasieratik "neguko ohiko zerbitzua" ari da eskaintzen Lurraldebus. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus