Gaztelekua
Haur eta gazteentzako aisialdi eskaintzaz ari garela, 12 urtetik gorako gazteei zuzenduriko egitasmoko egoitza, astelehen honetatik, irailaren 11tik aurrera zabalik izango da berriz astean hirutan, ohiko ordutegian:
-Astelehenetan: 16:30-19:30.
-Ostegunetan: 16:30-19:30.
-Larunbatetan: 16:00-19:00.
Informazio gehiago Gaztelekua zabaltzen duten ordutegian (San Inazio kalea, 3), gaztelekuausurbil@gmail.com helbidean, edo 688 713 838 telefono zenbakian.
Sutegi udal liburutegia
Astelehen honetan, irailaren 11n itzuliko da ohiko ordutegira Sutegi udal liburutegia. Gaurtik aurrera, goiz eta arratsaldez irekiko dute; goizez 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean irekiko dute. Larunbatetan urrira arte itxita izango da. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Euskotren
Ekainaren 19az geroztik udako ordutegia indarrean izan ostean, gaurtik "negukoa" abiaraziko du Euskotrenek. Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333
Garbigunea
Uztailaren 15az geroztik urtero moduan, bi hilabetez udako ordutegia izaten du indarrean Garbiguneak. Irailaren 15ean ohiko ordutegira itzuliko da:
-Irailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Irailaren 15etik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
Oiardo Kiroldegia
Hilabete hasieratik ohiko ordutegia du indarrean Oiardo Kiroldegiak:
-Lanegunak: 7:00-12:30/14:30-22:00 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:15/21:30).
-Larunbatak: 09:00-21:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 21:15).
-Igandeak eta jai egunak: 9:00-13:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 13:15).
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi
Bus-taxia
Uztailean goiz eta eguerdi partean eskaini zuen zerbitzua, abuztuan etenda egon da. "Bidez Bide" zerbitzua ohiko ordutegian dabil berriz herrian barrena. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide
Kzgunea
Abuztuan itxita izan ostean, gaurtik, arratsaldez zabalduko dute KzGunea hilaren 29ra arte, 16:00-20:00 artean hain zuzen. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
NOAUA!
Kultur elkartearen egoitza zabalik aurkituko duzue astelehenetik ostiralera. Uda osteko lehen aldizkaria irailaren 8an argitaratu genuen, hurrengoa hilaren 15ean. Ordurako zorion-agur edo oharrik baldin baduzue, irailaren 11 baino lehen helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera. Argibide gehiago jasotzeko, helbide bera balia dezakezue edo 943 360 321 telefono zenbakia.
Lurraldebus
Hilabete hasieratik "neguko ohiko zerbitzua" ari da eskaintzen Lurraldebus. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus