Pilota partidei lotutako zenbait deialdi

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 12a, 09:03

Pagazpetik pilota partidak iragari dituzte datozen egunotan. 60. Enrike Abril errebote txapelketaren hirugarren jardunaldia ere badator. Azkenik, Aginagako festak abiaraziko dituen pilota jaialdiko sarrerak ere eskuragarri dituzue. Lerrootan dituzue deialdi hauei guztiei buruzko xehetasunak.

Pilota
Irailak 14, osteguna
20:30 Gipuzkoako Txapelketa nagusiak, 1. mailan, Usurbilgo frontoian: Pagazpe (Santxo-Urruzola)-Zazpi Iturri

Irailak 15, ostirala
18:00 Aginagako frontoian:
-Eskuz binaka, Kadeteak, 3.m: Pagazpe-Abantzu 2 
-Gipuzkoako Pala Txapelketa binaka, Nagusiak, 1. maila: Pagazpe (Errasti-Salegi)-Altzatarra
-Eskuz binaka, Kadeteak, 1.m: Pagazpe-Bergara


60. Enrike Abril errebote txapelketa
Irailaren 3an Behar Zana taldekoei 13-5 irabazi ostean, zubietarrek bigarren neurketa jokatuko dute datorren igandean:

3. jardunaldia
Irailak 17, igandea
10:30 Zubietako plazan: Zubieta-Kanboarrak
10:30 Oiartzungo plazan: Kapito Harri-Luzean


Pilota jaialdia Aginagan
Irailak 29, ostirala
21:30 Pilota jaialdia Ariztitxo pilotalekuan hiru herrikideren parte hartzearekin. Sarrera: 15 euro.
1. partida: gaztetxoak.
Aiert Aburuza-Ander Pagola
Aimar Alejo-Enaitz Errasti.
2. partida: Goiuri Zabaleta-Itxaso Erasun - Miriam Arrillaga-Nora Mendizabal
3. partida: Alberdi II-Aitor Aranguren - Artola-Iztueta

Sarrerak: salgai dituzue jada entradasfronton.com atarian. Datozen asteetan, Aginagako Arrate tabernan ere erosi ahalko dituzue, edota egunean bertan Aginagan kokatuko duten salmentarako lehiatilan.