Badator "Xumetik" herri jaialdia

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 12a, 12:29

Irailaren 22 eta 23rako iragarri dituzte, Jose Luis Zumetaren frontoi atzeko muralaren 50. urtemugari lotutako hurrengo ospakizunak.

Begi bistakoa da jada, antolatzaileen esanetan ezohikoa bezain berezia izango den herri jaialdi gogoangarria badatorrela. Jose Luis Zumetak frontoi atzealdean sortutako muralak dakizuenez 50 urte bete ditu aurten eta urtemuga berezi honi lotutako ekitaldi ziklo berezia abian da urte hasieratik, Zumeta Arte Estudioaren eta Usurbilgo Udalaren eskutik. Murala bera mantentzeko lanak bideratu zituzten 2023ko lehen hiruhilekoan, bertara bisita gidatuak ere bai. Udaberri partean, mural horren sortze prozesua azaltzen zuen erakusketa ireki zuten Sutegin. Asteburuetako "Usurbil Museo Irekia" bisita gidatuetan ere azpimarra berezia egin zaio Zumetaren artelan honi.

Eragile gehiago batu dira orain, 50. urtemugako ospakizun hauetara. Aurrekaririk gabeko herri jaialdi berezi bat prestatzen ari dira irailaren 23rako. Hitzordu hau iragartzeko finkatu dute egunotan hain zuzen, albiste honi atxikitako argazkian ikusgai duzuen kartela. Malen Aierbe Zubeldiak sortutakoa, iragan astean berri eman genizuen moduan.

Usurbilgo Kulturgunea ari da bideratzen antolaketa lanak, Udalarekin, 650 Usurbil Bizi egitasmoko sustatzaileekin batera. "Herriko hiru ikastetxeek ere parte hartuko dute jaialdian. Herriko ondarearen transmisioa helburu, ikasturte berriarekin, margolariaren figuran sakonduko dute, haren ibilbidean eta sorkuntzan, eta jaialdiaren apaingarri izango diren eskulanak egingo dituzte", berri eman dute antolatzaileek.

Hemen duzue egitaraua:

"Xumetik" herri jaialdia
Irailak 22, ostirala
22:00 Zubietako errebote plazan: 

"Zumeta 23" dokumentalaren aurkezpena
Aurkezpenean izango dira: Oskar Alegria zuzendaria, Koldobika Jauregi, Manex Urtasun eta Maite Ortiz de Mendibil.
ZUMETA 23. Duela mende erdi, Jose Luis Zumeta artistak bere lanik ikonikoena utzi zigun bere herriaren bihotzean: Usurbilgo frontoian. Egun bi pilotari-margolarik kolore festa bat ospatu dute bere omenez.
Zuzendaritza
Oskar Alegria.
Kamerak Juanfe Garces, Beñat Gereka, Luis Jambrina.
Audio eta soinu-postprodukzioa Luca Rullo.
Edizio eta irudi-postprodukzioa Luis Jambrina, Aitor Oñederra.
Makillajea Oihana Garde.
Atrezzo eta laguntzaileak Alicia Otaegui, Elias Alegria, Jon García Olabarri.
Pilotari pintoreak: Maite Ortiz de Mendibil, Manex Urtasun.
Kolore nahasketa, muralaren inspirazioa: Koldobika Jauregi.
Musika: Peru Galbete + “Urtsua uda”, Mikel Laboa.
Ahotsak: Agurne Alkorta, Arrate Eizagirre, Maria Jesus Tolaretxipi, Antonio Iparragirre, Iñaki Zugasti, Aitor Agirre, Aintzane Aizpurua, Nekane Zaldua.

"Peru Galbete eta gu" taldearen kontzertua
Peru Galbeteren laugarren diskoa da Beiratu. Bizitzari begietara begiratu, edo beiratu. Beiratzea ere badelako gauza bati beiraren ezaugarri edo itxura ematea, eder mantendu dadin. Hirukote akustiko formatuan dator Peru, Idoia Arizaleta gitarra eta teklatuan eta Santi Etxeberria kontrabaxuan.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Zubietako Herri Batzarra.


Irailak 23, larunbata
Xumetik herri jaialdia:
11:00-13:30 Arte plastikoen erakusleiho eta tailerrak herriko sortzaileekin.
12:00 Oskar Alegriak Zumeta 23 film laburra aurkeztuko du, Mikel Laboa plazan, Peru
Galbeterekin batera.
18:00 Usurbil Museo Irekia ibilaldi berezia, ezohiko geldialdiekin eta herritarrek girotua.
22:30 XUMETIK ikuskizuna: muralaren gogoetak dantza, antzerki eta musika bidez.
Antolatzailea: Usurbilgo Kulturgunea.

Antolatzailea: Usurbilgo Kulturgunea.