Katekesi Taldean izena emateko epea irailaren 17an amaituko da

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 14a, 08:10

Katekesian izen-ematea modu telematikoan egingo da aurten. Salbatore parrokiatik aditzera eman dutenez, urriaren 6an hasiko dira elkartzen.

 

Katekesi taldean NOAUA!ri igorritako idatzian dioen moduan, "2. mailatik aurrerako umeak dituzten familiek korreo elektronikoz jasoko dute izen-emate orria eta informazio guztia".

Gaztetxoak katekesiko 1. mailan apuntatu nahi dituzten familiek aldiz, salbatoreparrokia@gmail.com helbidera idatziz edo Parrokiako 943 361 239 telefono zenbakira deituz utz dezakete telefonoa eta izena. "Gu jarriko gara harremanetan familiekin".

 

Katekesia 2023/2024

• Izena emateko egunak: irailaren 11tik 17ra arte.
• Katekesi saioen hasiera: urriaren 6an.