Igande honetarako, irailaren 17rako finkatua du Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak kros herrikoian hamalaugarren edizioa. Bezperara arte, hau da, hilaren 16ra arte eman ahalko dute izena parte hartzaileek kronoak.com atarian. Gogoan izan, 150 lagunentzako lekua egongo da helduen lasterketan. Gaztetxoenean, bestalde, 2008-15 urte artean jaiotakoak irten ahalko dira.
14. Baxurde Krosa
Eguna: irailak 17, igandea.
Ordua: 10:30-12:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia, irteera eta helmuga.
Zehaztasunak:
09:00 Dortsalen banaketa Mikel Laboa plaza ondoan.
10:30 10,9 kilometroko 14. Baxurde Krossa. Usurbilgo frontoian hasi eta amaituko da. Herriko Kaxkoa eta landa eremuko bideak zeharkatuko ditu.
12:00 Umeen krossa 2008-15 urte artean jaiotakoentzat:
12:00 Benjaminak (8-9 urtekoak, 2014-15ean jaiotakoak) eta alebinak (10-11 urtekoak, 2012-13an jaiotakoak). 600 metrokoa. "Lehen erdia antolakuntzagatik bideratua izanez eta bigarren erdia beraien erritmora joaten utziko zaie, beti antolakuntzaren begiradapean".
12:10 Infantilak (12-13 urtekoak, 2010-11n jaiotakoak) eta kadeteak (14-15 urtekoak, 2008-09an jaiotakoak). 1.000 metrokoa. "Beraien erritmora joaten utziko zaie hasieratik, beti antolakuntzaren begiradapean".
12:20 Prebenjaminen lasterketa, 200 metrokoa. "Denbora guztian antolakuntzagatik bideratua izanez. Adin honetako umeak, egunean bertan apuntatu ahalko dira probara".
Izen ematea: irailaren 16ko 12:00ak arte kronoak.com atarian. 12 euro helduen lasterketa, doan umeen krosa.
Oharrak:
-Kontsigna, frontoian.
-Izen-ematea online bideratu ahalko da soilik.
-Lasterketa amaieran, lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria eta partehartzaile guztientzat opari bana eta zozketak (2 lagunentzako otorduak herriko tabernetan, herriko kirolari profesionalek sinaturiko arropa edota janari lote ezberdinak).
-Umeen krosean, eskualdeko edo aldameneko eskualdeko umeek parte hartu ahalko dute. Usurbilgoez gain, Donostialdea, Tolosaldea, Azpeitialdea eta Irunaldekoek. Lasterketak ez dira lehiakorrak izango.
Informazio gehiago: kronoak.com
Antolatzailea: Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea.