2023/09/22 18:30

Ikastaroa

Aisialdiko hezitzaile ikastaroaren aurkezpena

Aisialdiko hezitzaile ikastaroaren aurkezpena
Potxoenea, Usurbil

Ordua: 18:30.
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: Ikastolen Elkarteko Aisiola Hezitzaile Eskolakoen eskutik, aisialdiko hezitzaile ikastaroa antolatu dute aurten ere Udarregi ikastolan. Ikastaro honi buruzko nondik norakoen berri emango dute sustatzaileek aurkezpen ekitaldi honetan. 2023-24 ikasturterako antolatu duten ikastarorako matrikulazio epea zabalik da.

Ikastarorako matrikulazioa
Izen-ematea: urriaren 2ra arte.
Nori zuzendua: 17 urtetik garaiko ikasleentzat, Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat.
Iraupena: urriaren 20tik maiatzaren 14ra, ostiral edo larunbatero Udarregi ikastolan.
Prezioa: 430 euro.
Informazio gehiago: zirimola.eus / 943 445 108 / aisiola@ikastola.eus