"Ondasun higiezin hiritarren lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzialaren aldaketa", jendaurrean

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 14a, 08:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak Usurbil eta herrialdeko beste sei udalerrietako "ondasun higiezin hiritarretako lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketa" onartu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Departamentuaren iragarkia dakar ostegun honetako, irailaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Diputatuen Kontseiluak irailaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabaki baten berri ematen du. Hain zuzen, Gipuzkoako zazpi udalerriei dagokien "ondasun higiezin hiritarretako lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketa" onartu zuten". Honako hauei dagokiena hain zuzen: Azkoitia, Beasain, Idiazabal, Orio, Ormaiztegi, Usurbil eta Donostiari lotutakoa.

Udalerri honi ere eragiten dion erabaki hau jendaurrean jartzea erabaki dute hamabost egunez "interesatuek hautazko berraztertze errekurtsoa jarri ahal izan dezaten Foru Aldundian edo, bestela, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez dezaten Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak 11.4 artikuluan ezartzen duen eran".

Informazioa aipatu udaletan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Udal Zergen Zerbitzuaren bulegoetan jaso ahalko da. 

Informazio gehiago, aipatu moduan, ostegun honetako, irailaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.