Gogoan izan, online bideratu ahalko da izena kronoak.com atarian, larunbat eguerdiko 12:00ak baino lehen. Helduei zuzenduriko 10,9 kilometroko krosa antolatu du Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak. 2008-15 urte artean jaiotako haur eta gaztetxoentzat ere hiru lasterketa iragarri dituzte.
14. Baxurde Krosa
Eguna: irailak 17, igandea.
Ordua: 10:30-12:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia, irteera eta helmuga.
Zehaztasunak:
09:00 Dortsalen banaketa Mikel Laboa plaza ondoan.
10:30 10,9 kilometroko 14. Baxurde Krossa. Usurbilgo frontoian hasi eta amaituko da. Herriko Kaxkoa eta landa eremuko bideak zeharkatuko ditu.
12:00 Umeen krossa 2008-15 urte artean jaiotakoentzat:
12:00 Benjaminak (8-9 urtekoak, 2014-15ean jaiotakoak) eta alebinak (10-11 urtekoak, 2012-13an jaiotakoak). 600 metrokoa. "Lehen erdia antolakuntzagatik bideratua izanez eta bigarren erdia beraien erritmora joaten utziko zaie, beti antolakuntzaren begiradapean".
12:10 Infantilak (12-13 urtekoak, 2010-11n jaiotakoak) eta kadeteak (14-15 urtekoak, 2008-09an jaiotakoak). 1.000 metrokoa. "Beraien erritmora joaten utziko zaie hasieratik, beti antolakuntzaren begiradapean".
12:20 Prebenjaminen lasterketa, 200 metrokoa. "Denbora guztian antolakuntzagatik bideratua izanez. Adin honetako umeak, egunean bertan apuntatu ahalko dira probara".
Izen ematea: irailaren 16ko 12:00ak arte kronoak.com atarian. 12 euro helduen lasterketa, doan umeen krosa.
Oharrak:
-Kontsigna, frontoian.
-Izen-ematea online bideratu ahalko da soilik.
-Lasterketa amaieran, lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria eta partehartzaile guztientzat opari bana eta zozketak (2 lagunentzako otorduak herriko tabernetan, herriko kirolari profesionalek sinaturiko arropa edota janari lote ezberdinak).
-Umeen krosean, eskualdeko edo aldameneko eskualdeko umeek parte hartu ahalko dute. Usurbilgoez gain, Donostialdea, Tolosaldea, Azpeitialdea eta Irunaldekoek. Lasterketak ez dira lehiakorrak izango.
Informazio gehiago: kronoak.com
Antolatzailea: Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea.