2023-24 ikasturtea

Euskara ikastaroen eskaintza indartu du Udalak

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 15a, 08:28

Erretiratuentzako, etorri berrientzako nahiz haur eta nerabeentzako euskara ikastaro sorta iragarri du Udalak. Hemen duzue hilabeteotarako Usurbilen iragarri diren bestelako saioen zerrenda luzearen berri ere.

Udalaren doako euskara ikastaroak
Matrikulazio epea: irailaren 18tik 29ra.

Erretiratuentzat

Urriaren 19tik aurrera ostegunetan, 18:15-19:45 artean Artzabalen. "Oinarrizko hiztegia, esamoldeak, arauak... eta, oro har, egunerokotasunerako makuluak ikasiko dituzte", azaldu du Usurbilgo Udalak. Izena bideotatik eman ahalko da: Artzabalen (10:00-12:00), 943 371 999, euskara@usurbil.eus

Etorri berrientzako ikastaroa
Urriaren 17tik aurrera astearteetan, 18:15-19:45 artean Potxoenean. "Hastapen saioak dira, hizkuntza ezagutarazi, oinarria lantzen hasi eta euskalduntzeko lehen urratsak ematen laguntzeko. Ikastaroak ateak zabalik izango ditu, herrikide berriei iritsi ahala bertan parte hartzeko aukera ematea baita helburua". Izena aurrez eman ahalko da bideotatik: Potxoenean (8:30-14:00), 943 371 999, euskara@usurbil.eus

Haur eta nerabeentzat
Urriko hirugarren astean abiatzea aurreikusia dago Zubietan, Aginagan eta Kaxkoan. Astean ordu eta erdiko bi saio. Zubietan eta Aginagan HH5-LH6 artekoekin talde bana osatu asmo dago. Kaxkoan hiru talde: HH5-LH2, LH3-LH6 eta DBH1-DBH4. Udalak, Udarregi ikastola eta Aginagako zein Zubietako eskolekin lankidetzan antolaturiko ikastaroa Ttakun Kultur Elkarteak gidatuko du. "Ahoz zein idatziz, adierazteko eta ulertzeko zailtasuna duten haurrentzako saioak izango dira. Jolasa izango da saioon muina. DBHkoen kasuan, etxerako lanak ulertzen laguntzeko tartea ere hartuko dute astero. Eskolek eurek izango dute behar hori zein ikaslek duen ebazteko ahalmena. Usurbilen erroldatuta egon baina herriko ikastetxe batean eskolatuta ez dauden haurrek, berriz, Euskara Sailera jo beharko dute erabakia bertan har dezaten. Ikastaro honen kasuan ere, herrira ikasturtea hasita datozenei ere parte hartzeko aukera emango diete".


Etumeta AEK euskaltegia
Estreinatu berri dugun hilabete honetan ikasturte berrirako matrikulatzeko aukera izango da euskaltegian hilaren 28ra arte. Ohi bezala, euskara ikasteko maila guztiak (A1, A2, B1, B2, C1, C2), aurrez aurreko eskolak eta jarraipen pertsonalizatuak, autoikaskuntza, alfabetatze ikastaroa, hobekuntza ikastaroak, mintzamena lantzeko ikastaroak astean bitan… eskaintza zabala aurten ere. Izena astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan eman ahalko da; goizez, 11:00-13:00 artean eta arratsaldez, 17:00-19:30 artean (arratsaldez, astelehenetik ostegunera). Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es


Orbeldi
Oiardo Kiroldegian eskainiko dituzten ikastaroetan izena emateko aukera izango duzue iraileko lehen hamabostaldian, hilaren 15era arte. Informazio gehiagorako idatzi orbeldi.udt@gmail.com helbidera.

Hauxe duzue online izen-emateko formularioko esteka, segidan duzue bestela qr kodea: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScn3I57Uk6gGA_C8w2r-e8My8QnfPGnIYFoY9b6s9C5vAqImw/viewform

Irailaren 15ean, matrikulatzeko aukera eskainiko dute Oiardo Kiroldegian 17:00-18:00 artean.


Helduen Heziketa
Urtero, irailean ikasturtea hasi aurretik, matrikulatzeko aukera eskaintzen du 18 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako Helduen Heziketak. Oinarrizko prestakuntza ematen dute; hizkuntzak, oinarrizko informatika, idazmena eta irakurmena, joko matematikoak, natur zientziak, geografia, historia edota historiari lotutako artea... Horrekin batera, DBH titulua eskuratzeko moduluak, gaztelania atzerritarrentzat. Baita kultur ekintzak ere, bidaia eta kultur irteerak. Edota etorkinentzako programa ere badute: euskara eta gaztelania irakasteko edota baita oinarrizko prestakuntza eskaintzeko ere. “Denok gaude ikasteko sasoian!”, gogorarazten dute. Matrikulaziorako honako ordutegia finkatu dute: astelehenetik ostiralera, goizez, 10:00-13:00 artean, eta arratsaldez, 17:00-19:00 artean. Aurrez hitzordua eskatu behar da. Informazio gehiagorako: 943 376 443/012734aa@hezkuntza.net. Irailaren 15ean abiaraziko dute ikasturte berria.

Einean guraso eskola
Zabalik dute izen ematea Einean guraso elkarteak antolaturiko ikastarootan:

Yoga
Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...
Irakasleak: Katia (636 71 15 14), Sebas (605 72 28 25).

Pintura 
Oleoa, akuarela, pastela…
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Eskulanak
Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Josteko tailerrak
Sormena eta joskintza.
Irakaslea: Ione (637 64 29 32).


Jabetze eskola
Bi ikastaro iragarri dituzte:
-“Autoestimua eta ahalduntzea” Pepa Bojoren eskutik (gazteleraz), urriaren 5etik abenduaren 14ra, ostegunero oraingoz Potxoenean, 17:00-19:00 artean. “Autoestimua funtsezko oinarria da, eta horretan oinarritzen da ahalduntze-prozesua. Tailer hau gure gizarte patriarkalean autoestimua nola eraikitzen den ulertzeko tresna bat da, bizitzan zehar jaso ditugun mezuetatik zeintzuk laguntzen eta ahalduntzen gaituzten jakiteko; baita zein baliabide, indargune eta trebetasun ditugun jakiteko eta geure buruarekin harreman ona sortzeko, zaintzaren eta auto-konfiantzaren bidez”.

-Biodantza, urriaren 3tik abenduaren 12ra, asteartero, 15:30-17:00 artean Oiardo kiroldegian. “Biodantza musika, mugimendua eta emozioa uztartzen dituen jakintza bat da. Modu honetan, bakoitzak bere pentsamendu, sentimendu eta ekintzen kontzientzia hartzen du. Tratu onak ematen dira norberarentzat, besteentzat eta inguruan ere. Besteekiko enpatia garatzen da, eta afektuan oinarritutako harremanak sortzen dira. Autoestimua hobetzen da, eta maitatzeko gaitasuna handitzen laguntzen du. Adin guztietako emakumeei zuzendua dago eta ez da aurretik dantza egiteko esperientziarik behar”.

Izen-ematea, irailaren 20tik 29ra, bideotatik: udaletxean edo 943 371 951 telefono zenbakian.


Aisialdiko hezitzaile ikastaroa
Ikastolen Elkarteko Aisiola Hezitzaile Eskolakoen eskutik, aisialdiko hezitzaile ikastaroa antolatu dute aurten ere Udarregi ikastolan. Ikastaro honi buruzko nondik norakoen berri emango dute sustatzaileek irailaren 22an 18:30etan Potxoenean antolatu duten aurkezpen ekitaldian. 2023-24 ikasturterako antolatu duten ikastarorako matrikulazio epea zabalik da urriaren 2ra arte. 17 urtetik garaiko ikasleentzat, Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat zuzendua egongo da. Saioak urriaren 20tik maiatzaren 14ra izango dira, ostiral edo larunbatero Udarregi ikastolan. Prezioa: 430 euro. Informazio gehiagorako: zirimola.eus / 943 445 108 / aisiola@ikastola.eus




Lanbide Eskola
Urriaren 13ra arte, ezohiko matrikulazio fasea zabalik izango du Lanbide Eskolak, "soilik plaza hutsak dituzten zikloetan". Bulego ordutegian egin ahalko dira kontsultak, 8:00-14:30 artean edo 943 364 600 telefono zenbakian.


KzGunea
Hilabete amaierara arte 16:00-20:00 artean zabalduko dute. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Irailak 18-29, 18:00-20:00 “Ofimatika tresnak-LibreOffice”.
-Urriak 2-6, 11:00-13:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
-Urriak 9-24, 11:00-13:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Urriak 25-27, 11:00-13:00 "Zure bidaia planifikatu".
-Urriak 30-31, 11:00-13:00 "Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu".
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Etxean muztioa egiten ikasteko tailerra
"Etxeko sagarra baliatzeko eta kalitatezko sagar muztio pasteurizatua egiten ikasteko tailerra" antolatu du Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak, irailaren 22an 16:00etan Alkartasuna Kooperatiban. Saiorako izena bideotatik eman ahalko da: alkartasuna.eus / alkartasuna@usurbil.com / 943 361 114.

Buztinzulo
Keramika tailerra antolatu du urriaren 17tik maiatzaren 28ra. Saioak asteartero izango dira, 17:30-19:30 artean. Prezioa: 200 euro. Izena irailaren 30a baino lehen eman beharko da. Harremanetarako: buztinzulo@gmail.com


Txalaparta eskola
2023-24 ikasturterako izen-emateko epea zabaldu dute. Xehetasun gehiago bideotatik jaso daiteke: 695 716 878 / usurbiltxalaparta@gmail.com


Kantu Taldea
Irailaren 30ean itzuliko dira berriz plazara Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoak, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuko duten kantu-jirarekin. Aurrez hasiko dituzte ordea entsegu saioak; astelehenero biltzen segiko dute, 18:00etan hasita Agerialdeko musika gelan.



Furgobaratza

Usurbilgo Baratze Parkean izango da irailaren 28an, 18:00-19:30 artean. Oraingo honetan, "Haziak jaso eta hazitegia egin" izeneko tailerra eskainiko dute doan herrikide ororentzat. 


Santuenea elkarteko ikastaroak
Aero Yoga:
-Astelehena: 18:30-20:10.
-Asteazkena: 17:30-20:10.
-Osteguna: 18:30.

Aero dantza:
-Osteguna: 17:15.

Aero fitness
-Asteazkena: 18:50.

Prezioak:
-Saio bat astean: 35 euro hileko.
-Bi saio astean: 55 euro hileko.
-Hiru saio astean: 75 euro hileko.
-Oharra: lehen ordainketa hiruhilekoa izango da (urria-abendua).

Joskintza tailerra:
-Ostiraletan 17:00ean.
-Prezioa: 10 euro astean.

Izen-ematea eta informazio gehiagorako: 670 027 731/615 715 991.


Oiardo kiroldegia

Denboraldi berrirako ikastaroetan izen-emateko epea asteazkenean irekiko dute, irailaren 6an. Hilaren 20ra arte matrikulatu ahalko da, esteka hauen bidez:
-Haur eta gazteen ikastaroak: https://forms.gle/fJnPo45BTtuJHJSEA
-Helduen ikastaroak: https://forms.gle/6DLAgJtcCziwsxQy9