Santueneko jaiak

Jaien aparretan segitzen dute Santuenean

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 17a, 12:07

Ur jolasekin murgildu ziren jaietan pasa den ostiralean, eta apar festa batekin ekin diote igandeari. Gaztetxo askok beraz, blai hasi eta blai amaituko dituzte festak. Egitarau oparoa iragarria dute gaurko.

Santueneko jaiak. Irailak 17 igandea

9:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Apar festa.
11:00 Toka eta igel txapelketak.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. Menua: entsalada, oilasko errea, postrea eta edaria. Tiketak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen.
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak eta Karro-kalejira.
19:00 Piper dastaketa.
19:30 Balkoi apaintze lehiaketako eta argazki lehiaketako saridunak.
19:45 Hispanoamerica Mariatxiak.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.