14. Baxurde Krosa

Uda giroa izan dute bidelagun Baxurde Kroseko parte hartzaileek

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 17a, 16:59

Uda giro betean osatu dute ibilbidea, 14. Baxurde Kroseko parte hartzaileek.

Lasterkarien herria gaurkoan Usurbil 14. Baxurde Krosarekin. Ehun bat lagun irten dira goizeko 10:30etan frontoitik, Kaxkoa, Santuenea edota Zubieta lotu dituen 10,9 kilometroko ibilbidea osatzera. Uda parteko giro beroa izan dute bidelagun Baxurde Txiki Usurbilgo Trilatoi Taldeak antolaturiko proban, hasieratik amaierara.

Irudiotan duzue, lasterkariek Kaxkoan barrena egin dituzten lehen metroak: