14. Baxurde Krosa

Lasterkari bizi askoak, Usurbilgo belaunaldi gazteenean

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 17a, 16:46

Helduekin batera, gaztetxoenek ere haien lekua izan dute 14. Baxurde Krosean. Duten onena eman dute ohi bezala.

Bizi asko irten dira frontoiko helmugatik eta sasoi betean direla erakutsi dute gaztetxoenek. Proba lehiakorra ez zen arren, helmugara ere bizi asko iritsi dira. Bat baino gehiago ikusi dugu, helduenen artean bereziki, Kaxkoari eman dioten itzuliaren amaieran erlojuari begira, proba zenbat denboran amaitzea lortu duten egiaztatzen.

Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak, hain zuzen, 14. Baxurde Krosaren baitan hiru lasterketa antolatu ditu 2008-15 urte artean jaiotakoentzat. Hemen irudi bilduma.