Frank Delgado kubatarraren kontzerturako sarrerak eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 19a, 08:21

Troba Berriaren oinordekotzat jotzen den musikari kubatarraren kontzertua antolatu dute urriaren 8an Sutegin. Sarrerak salgai daude jada.

Hamaika disko eta hogeitik gora herrialdeetan kontzertuak eskaini dituen Frank Delgado musikari kubatarra urriaren 8an Sutegin izango da Usurbilgo Udalaren eskutik. Kontzerturako sarrerak jada eskuragarri dituzue usurbilkultura.eus plataforman.

Frank Delgadoren kontzertua
Eguna: urriak 8, igandea.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "70eko hamarkadaren bukaera aldean, Troba Berriaren oinordekoak agertu ziren Kubako musika-eszenan: Santiago Feliu, Frank Delgado, Gerardo Alfonso, Carlos Varela... Kantautore iberoamerikar garrantzitsuenek deitu izan diote Frank Delgadori, beraiekin oholtzan aritzeko lankidetzan, besteak beste, Silvio Rodríguez, Luis Eduardo Aute, Fito Páez, Pedro Guerra, Ismael Serrano eta Daniel Vigliettik. Sutegira hirukote formatuan etorriko da; Miguel Alejandro Valdés eta Yibrán Riverorekin batera. Dagoeneko 40 urtetik gorako ibilbidea osatua du; eta, ondorioz, Kubako trobak duen kantari nabarmenenetakotzat hartzen dute gaur egun, beti ekinean, beti eraberritzen, Kubako antzoki handienak betetzen dituzten belaunaldi berrien erreferente. Hamaika disko atera izana eta 20tik gora herrialdetan kontzertuak eskaini izana nazioartean duen ospe onaren adibide argia da".

Sarrera: 8 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.