Usurbilgo sagarren erakusketa osatzen laguntzeko deia

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 20a, 08:00

Argazkia: Alkartasuna Kooperatiba.

"Usurbilgo sagarrak" erakusketa osatzen laguntzeko deia egin du Alkartasuna Kooperatibak.

Albiste honi atxikitako irudian duzuen erakusketa osatzen ari da Alkartasuna Kooperatiba; Usurbilgo sagarrei buruzkoa. 21 sagar mota batu dituztela: Goikoetxe, pelestriña, errezila, haritza... Baina mota gehiago batu nahi dituzte erakusketara eta horretarako laguntza eskatu dute. "Gonbita egiten diogu etxean sagarra duen orori, kooperatibara ekar dezan, bilduma osatzeko".


Etxean muztioa egiten ikasteko tailerra
"Etxeko sagarra baliatzeko eta kalitatezko sagar muztio pasteurizatua egiten ikasteko tailerra" antolatu du Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak, irailaren 23an 11:00etan Alkartasuna Kooperatiban. "Sagar muztioa egiteari ekingo diogu. Gure helburua, familia eta lagunartean etxeko muztioa egitea da, ondoren dastatzeko. Muztioa egiten ikasteaz gain, etxean egin ahal izateko tresneriaren erabilera errazaz jabetuko gara. Gero bakoitzak etxean bere sagarrarekin muztioa egiteko beharko duena ikasiko du. Anima zaitez, zure zain egongo gara!".

Saiorako izena bideotatik eman ahalko da:
alkartasuna.eus / alkartasuna@usurbil.com / 943 361 114.