Karaokea Urbilen, Go!azeneko hiru aktoreren eskutik

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 20a, 17:55

Malen Azpirotz, Joanes Echeveste eta Julen Castillo (Go!azen telesaileko Iraia, Ibai eta Koldo, hurrenez hurren) Urbilen izango dira larunbat honetan. ETB1eko telesaileko abesti ezagunenak abestuko dituzte, eta bertaratzen direnak eurekin batera aritu ahal izango dira oholtza gainean. 

Urbilen doako app-ean zozketaren kupoia aktibatu duten erabiltzaileen artean zozketa bat egingo da eta irabazleak  abesti hauetan igo ahal izango dira oholtza gainera: Oroitzapenek Esnatu Naute, Carpe Diem eta Koilarak abestietan.

 

Photocall-a

Horretaz gain, larunbat honetan Urbilera gerturatzen diren jarraitzaileek, "hiru aktoreekin batera argazki bat ateratzeko aukera izango dute, horretarako jarriko den photocall batean".

Urbilek larunbat honetan hartuko duen ekitaldia, "merkataritza-guneak bisitariei doako aisialdi eskaintza indartsua eskaintzeko egin duen apustuaren beste adibide bat da", adierazi dute merkataritza-guneko kideatzaileek.

 

18:00etan hasiko da kantaldia

Go!azen telesaileko hiru aktoreak larunbat honetan arituko dira Urbilen. 18:00etan hasiko da  emanaldia, "jatetxeen-gunerako sarbidera ematen duten eskaileren oinean kokatutako oholtzan". Ekitaldirako sarrera doakoa izango da. Informazio guztia www.urbil.es webgunean aurkituko duzue.