TRAFIKOA

Larunbatean N-1 errepidea itxiko dute Lasarte-Oria parean, Allerruko obrekin segitzeko

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 21a, 16:46

Zubietan dago Allerru, Oria auzotik gertu. N-1 errepidean biribilgune berri bat eraikitzen ari dira eta, lanak osatze aldera, trafikoa moztuko dute goizeko 4:00etatik gaueko 22:00ak arte.

Foru Aldundiak idatzi baten bitartez jakinarazi duenez, "lanak irailaren 23ko (larunbata) 04:00ak 22:00ak bitartean egingo dira. Denbora-tarte horretan, galtzada moztuta egongo da zirkulazioarentzat, Irunerako noranzkoan, eta trafikoa N-I-415 lotunearen bide adarretatik desbideratuko da".

Afekzioak dirauen artean, "obrek sor ditzaketen eragozpenak saiheste aldera, A-15 errepidea erabiltzea gomendatzen da Donostiara sartzeko".