Aingeru Semperena Hernaniko Errebeldeak Fest jaialdian izango da

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 22a, 13:01

Kirol egokituak eta rock musikak bat egingo dute larunbat honetan Hernanin. Jaialdiak Errebeldeak Fest du izena eta hirugarren edizioa izango du aurtengoa. Aingeru Semperena Pagazpe pilota elkarteko jokalaria dago partehartzaileen artean.

Egun osoko jaialdia izango da larunbat honetakoa. 3x3 saskibaloi txapelketa, pala egokitua, gurpildun aulkiko kirolarien arteko partidak eta Genuine ligako Realaren eta Athleticen arteko norgehiagoka.

Rock musika izango da ospakizun honen beste elementu nagusia. Motxila 21 taldea, La bona dea eta Andoni Ollokiegi arituko dira zuzenean.

Argazkia: kronika.eus