xumetik

Abiatu da Xumetik jaialdia

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 23a, 12:44

Zumetaren muralak 50 urte bete ditu. Hainbat ekitaldi egin dira urtean zehar. Gaurkoan, herriko sortzaileak eta herritarrak izango dira protagonistak. Goiz partean  arte plastikoen topaleku bilakatuko da Mikel Laboa plaza. Gaztetxo ugari bertaratu dira. Arratsalderako eta gauerako ekitaldi gehiago iragarrita daude. 

Xumetik herri jaialdia, irailak 23 larunbata

11:00-13:30 Arte plastikoen erakusleiho eta tailerrak herriko sortzaileekin.
18:00 "Usurbil museo irekia" ibilaldi girotua.
22:30 Xumetik ikuskizuna. Muralaren inguruko gogoetak dantza, antzerki eta musika bidez.

 

Goiz partean, tailerrak
Gaur goiz partean, 11:00- 13:30 artean, Mikel Laboa plaza arte plastikoen erakusleihoan bilakatuko dute. Hainbat tailer iragarri dituzte herriko sortzaileekin. Honako hauek: Buztin tailer askea Buztinzulokoen eskutik; 'KOlore-COllage' Susana Martinekin; 'Zirrimarraka' Joseba Larratxeren eskutik; 'Animaltzen' Zorione Mendezekin; 'Zumetaren kalejira' Monika Zumeta eta Nekane Alduntzinekin; eta, azkenik, Usoa Zumetak serigrafia postua jarriko du.

 

Arratsaldean, musikariek giroturako ibilaldia

18:00etan 'Usurbil Museo Irekia' ekimen berezia abiatuko da, Irune Etxabe trikitilaria eta Maddi Aburruza panderojolearekin. Bidean zehar, Zumarte Abesbatzaren, Kimu Txalaparta taldearen eta Ximona ta Doloxen saioaz gozatu ahalko dugu.

Gauez, 'Xumetik' ikuskizuna
Ibilaldiaren ostean, gaueko 22:30etan hasita, Zumetaren muralari buruzko gogoetak dantzaren, antzerkiaren eta musikaren bidez aurkeztuko dizkigute. Herrikideok bideraturiko auzolan erraldoiari esker gauzatu da ekimena. Musika zuzendaria: Antton Aranburu. Gitarra: Natali Izagirre eta Haritz Harreguy. Baxua, sintetizadorea: Beñat Urteaga. Saxofoia: Alazne Begiristain. Bateria, pad-ak: Enara Eizagirre. Pianoa: Ixak Arruti. Biola: Maialen Azkue. Biolina: Itxaso Sanchez. Aztarrikant: Mattin Iribar, Imanol Furundarena, Maddi Egizabal, Aitor Zabaleta, Itxaso Sanchez, Unai Azpiroz eta Mattin Aierbe. Ahotsa: Peru Galbete, Malen Azpiazu, Jon Imanol Etxabe, Maddi Zuloaga,Luken Arkarazo eta Anuk Harreguy. Txalaparta: Kimu taldea. Dantza: Orbeldi Dantza Taldea. Dantza bertikala: LaGlo Zirko. Dantza garaikidea: DAB konpainia. Txoriaren diseinua: Jokin Eizagirre. Gidoia: Ugaitz Agirre. Muralaren ahotsak: Jontxu Martinez eta Ainara Ullate. Teknikariak: Soinua Gara. Haiekin batera, hitzorduan parte hartuko dute Ibai Arrieta argazkilariak eta Haritz Arrizabalaga zein Mikel Oiarbide kameralariek. Jaialdiko kartela eta eskuorria Malen Aierbe Zubeldiak diseinatu ditu.

Antolatzaileak
Usurbilgo Kulturgunea izan da antolatzailea, 650 Usurbil Bizi egitasmoa eta Usurbilgo Udalak laguntzaileak. Koordinazio-lantaldean parte hartu dute: Agurnek, Aitorrek, Anttonek, Booktegi K.E.-k, Jon Mikelek, Jontxuk, Lukenek, Maialenek, NOAUA! K.E.-k eta Ugaitzek.