xumetik

Gazte asko batu dira goiz parteko tailerretan

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 23a, 11:55

Xumetik herri jaialdia martxan da. Arte plastikoen tailerrak egin dituzte goiz partean eta 'Zumeta 23' film laburra eskaini dute Mikel Laboa plazan. Argazki bilduma honek laburbiltzen du goizak eman duena.

Xumetik herri jaialdia, irailak 23 larunbata

11:00-13:30 Arte plastikoen erakusleiho eta tailerrak herriko sortzaileekin.
18:00 "Usurbil museo irekia" ibilaldi girotua.
22:30 Xumetik ikuskizuna. Muralaren inguruko gogoetak dantza, antzerki eta musika bidez.